XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
4. Tinbre edo kolorea...- Edalontzi ezberdinetan ur kantitate ezberdinak erabiliz, xilofonoaren antzera doinu bat sortzen saia gaitezke
- Benetan soinu gardenak sortzen ditu
- Egia esan, soinu-kolore polita du...
- Kolorea?
- Bai, soinuak duen laugarren ezaugarria izango litzateke.
- Suposa ezazue ikusten ez duzuen pertsona baten ahotsa entzuten ari zaretela; ezagutzen baduzue, seguruenik bere ahotsa ezagutuko duzue, ez da egia?
- Horrela gertatzen da telefonoan: lagun batek deitzen zaituztenean, nor den jakin gabe bere ahotsa entzun orduko badakizue nor den.
- Irratiz edo disko batean abeslari ezagun bat bere ahotsez ezaguna gertatzen zaizue.
- Horrela da bakoitzak bere sonoritate edo kolore berezia duelako, bere tinbre propioa, musika-tresna bakoitzak duen antzera.
- Ez da gauza bera bibolin batek sortutako
- Tonu bereko soinuak, bakoitzak duen tinbreari esker bereizten ditugu ...
- Baina nondik sortzen dira tinbre ezberdin horiek?
- Zergatik ahots edo musika-tresna bakoitzak era ezberdinez egiten du soinu?
Ez zen galdera erraza baina nolabaiteko erantzun bat ematera bultzatu ninduen:
- Gure belarriek osotasunean entzuten duten soinua gauza konplexu bat da, baina errealitatean soinu bat, elkar nahasten diren zenbait nota ezberdinez osatzen da.
- Koloreekin ematen den antzeko gauza bat da: ez dira inolaz ere bakar eta uniformeak, baizik eta nahasiak, eta bertan inpresio asko nahasten dira, kolore bakar baten inpresioa emanez...
- Nahikoa hitz egin dugu gauza hauetaz; oso interesgarriak dira, baina oraindik zaila gertatzen da zuentzat.